Repositori Digital de la UPF
Hizkuntza gehigarrien eskoletan jarrera eta kulturartekotasun kritikoak garatuko badira, Diskurtsoaren Azterlan Kritikoen eta kulturartekotasun berrituaren suposizio teorikoe-tatik abiatu behar da, hiru gai hauei erreparatuz nagusiki: identitateen eraikuntza, besteta-sunaren eraikuntza eta egitateen irudikapena. Hala, era askotako jarduera didaktikoak pro-posatuko dira hiru gai horien inguruan. Ikuspegi pedagogikotik, jarrera eta kulturartekota-sun kritikoa garatzeak esan nahi du ikaskuntzaren erdigunean jarri behar dela nork bere buruari galderak egiteko, gauzak zalantzan jartzeko eta norbera ere zalantzan jartzeko gaitasuna; halaber, beste modu batera planteatu behar direla irakasleen eta ikasleen rolak, bai eta material didaktikoei heltzeko era ere. Azkenik, ikuspegi didaktikotik, sekuentzia didaktikoak bost fasetan antolatzeko planteamendua landuko da: aktibazioa, gauzak zalan-tzan jartzea eta gogoeta egitea, esanahi propioak ematea, informazioa biltzea eta eralda-keta soziala lortzeko ekoiztea (prosumizioa).
(Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, 2025) Atienza Cerezo, Encarna